BARNE ERAGILEAK


Lurrazaleko plaka edo puska handia konprimitzen denean, arroka solidoa pixkanaka ximurtu eta trinkotu egiten da. Mendikateak, lur barneko bi plaka kontinentalen arteko talkaren ondorioz sortzen dira. Plaka kontinentalen elkar ekintzaren ondorioz mendiak eta mendikateak sortzen dira. Lurra gora eta mendikateak sortu. 
Talkaren eraginez sortzen dira lurrazaleko tolesdurak eta failak. Tolesdurak txikiak edo handiak izan daitezke. Mendikaterik altuenak tolesduraren ondorioz sortuak dira.
  • Tolesdura motak: zuzena, inklinatua eta etzanda. 

    Mendien aldaketak sortzen den momentu beretik hasten dira; poliki-poliki haizeak, izotzak, elurrak eta euriak mendia higatu egiten dute, forma biribilagoa eta lauagoa hartzen dutelarik. Geruzak ez dira beti tolestatzen. Arrokak luzatu, kurbatu eta puntu ahuletatik banatzen dira. Haustura hauei Failak deritzote.
  • Faila motak: normala, alderantzikoa eta urratze-faila.

Lurraren barnealdetik magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko irikiguneari SUMENDIA deritzo. Kanporatutako materialen metaketaz sortutako tontorra edo mendia da. Magma litosferako zirrikituetatik igo eta irtetzen da sumendiaren erupzioetan.
Magmak egindako bideari tximinia deritzo, horren ahoa kraterra deitzen da. Sumendiak kanporatzen duen magma laba deritzo. “Laba” hozten denean, harria bihurtzen da. Horrela sortzen dira magma harriak. 

Sumendiek urteak irauten dituzte pizturik; batzuetan itxi egiten direlako itzali egiten dira. Bostehun sumendi daude gutxi gorabehera. Gehienak su gerrikoan kokatzen dira. Sumendi baten temperatura 1.000ºC izan daiteke. Sumendi asko pizturik daude munduan, adibidez:   Etna, Hekia, Mauna Loa, Pinatubo eta Sthelens.
 -- ----- 

LURRIKARAK, ITSAIKARAK  ETA TSUNAMIAK
LURRIKARAK
http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0327/0265/f/538/lurrikarak_nagusia.swf
Lurraren barnealdean askatutako energiaren ondorioz, lurrazalean gertatzen diren dardarei lurrikarak deritzo.
Lurrikaretan askatutako energia lurrazalera hedatzen da, norabide guztietan. Animaliek lurrikarak sentitu ahal dituzte, normalean herri batean lurrikarak gertatu baino lehen animaliak urduri jartzen dira.
Lurrikara sortu den tokia hipozentroa da, hau da barneko gunea. Hipozentrotik hurbilen den lurzoruko puntuari epizentroa deritzogu, goiko gunea.
Lurrikarek minutu gutxi irauten dute eta segundo gutxitan amaitzen dira. Sumendiak ugariak diren lekuetan, maiz gertatzen dira lurrikarak, oso bortizak gainera. 1923-an Tokioko lurrikara 143.000 hildako utzi zituen.
   
TSUNAMIAK ETA ITSASIKARAK
Lurrikarak itsaspean gertatzen badira itsasikarak dira, eta izugarrizko olatuak sortzen ditu, tsunamiak izenekoak. Tsunamiek, kalte handiak eragiten dituzte, etxeak eta herriak txikituz.1735-ean Lisboako txikizioa gertatu zen  olatuek eraginda.
2004-ean tsunami batek Indonesia, Tailandia eta Asiako herri batzuk gogor astindu zituen, milaka hildako eta txikizioa eragin zuelarik. 2012an ere Japonen izugarrizko tsunamia izan zen.