KANPO ERAGILEAK

http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0327/0264/f/537/Haizea_sarrera.swf
Haizeak materiala garrai ditzake, indarraren arabera. Abiadura moteltzean, materialak lurrean pausatzen dira. Material txikiak, herrestan eraman ditzake; material horien partikulek marruskadura-lana egiten dute (zatitu eta birrindu) eta forma bitxiak sorrarazten dituzte. Eskualde lehorretan, haizeak, harea-partikula asko garraiatzen ditu. Metatzen direnean, dunak sortzen dira.
Itsasoko urak  higadura sortu, materiak garraiatu eta sedimentatu egiten ditu. Poliki kostaldearen itsura aldatzen du. Haizeak sortutako olatuek indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak eta higatzen dituzte.  Harri txikienak itsas labarraren kontra botatzen dituztenez, higadura areagotu egiten da. Urteen poderioz, itsaslabarren ertzak atzeratu egiten dira eta itsasoa sartzen da lurrean. Batutako materialak itsasertze lauetan sedimentatzen ditu itsasoak, eta horrela sortzen dira hondartzak.
Olatuek harri bigunak zulatzen dituztenean, denborarekin, hondartzak zabalagoak egiten dira. Atzetik dituzten itsas labarrak itsasoaren higatzeko ahalmenetik babestuz. Korronte azkar batek alde batetik bestera eraman ditzake puskaturiko harri zatiak.
Ibaiak higadura-eragile garrantzitsuak dira. Ibaiko urak arroko materialak higatu eta garraiatu egiten ditu eta apurka-apurka arroaren erliebea aldatzen da. Ibai-urek mendikateak lautzen dituzte eta sedimentuen    
metaketa dela medio, ibai-lautadak sortzen dituzte.
Ibaiak iturburutik itsasoraino egiten duen bideari ibilgua deritzo eta hiru zati ditu:


GOI IBILGUA: ibaiaren zatirik aldapatsuena da. Ura oso azkar doa, oldartsu jeisten da, harriak harkaskarra eta harea herrestan eramanez, higadura handia eragiten du. V formako haranak sortzen ditu.


ERDIKO IBILGUA: Aldapa txikiagoa du eta ura mantsoagoa doa. Higadura ez da oso handia, material fin eta txikiak garraiatzen ditu. Haranak irekiagoak dira eta ibaiak zabalagoak. Ibaiak bihurguneak ditu (meandroak).


BEHE-IBILGUA: Itsasotik hurbil dagoen ibaiaren zatia da. Zatirik zabalena eta lasaiena da maldarik ez dagoelako. Urak ezin ditu materialak garraiatu eta hondoan eta ertzetan gelditzen dira. Beraz, ibaiaren behe- ibilguan sedimentazioa izaten da nagusi.
Glaziarrak izotz-masa higikorrak dira. Elurra izotz bilakatzeko baldintza termiko bereziak behar direnez, elurra inoiz desagertzen ez den eremuetan bakarrik sortzen dira; hau da, oso mendi altuetan eta eskualde polarretan. Glaziarrek lurraren gainazalaren %11 estaltzen dute, baina Lurreko ur gezaren hiru laurdenak hartzen dituzte. Glaziar guztien izotz-masaren %99 Antartikan eta Groenlandian dago pilatuta.
Glaziarretako izotza poliki mugitzen da eta ibilbide horretan arroaren hondoa eta alboak higatzen ditu.
Higatutako materialak garraiatu eta azkenik sedimentatu egiten ditu; materialak sedimentatzen diren gunean morrenak sortzen dira.
Glaziarrek U formako haranak sortzen ditu eta bertan itsasoa sartzen da,
fiordo izeneko golko-mota berezia sortuz.
Hiru glaziar-mota daude:
a.- Glaziar Kontinentalak edo Inlandsis, eskualde polarretan sortzen direnak. Hauek, itsasora heltzean, zatitu egiten dira iceberg izotz-bloketan eta itsasoan flotatzen dute.
b.- Mendi edo Haran glaziarrak metaketa eremu batetik sortzen diren izotz mihiak dira. Mendi-haranen erliebeak eratutako bideari jarraituz hedatzen da. Zatiak:

·        ZIRKUA: mendi gainetako elurrak, pilatu, konprimitu, zanpatu eta izotz bihurtuta, haitzak higatzen ditu, eta zirku deritzon katilu moduko sakonunean sortzen du.
·        MIHIA: zirkuan izotz gehiegi dagoenean gainezka egiten du eta beherantz irrist egiten da. Mantso-mantso mugitzen ari den izotz masa mihia deritzogu. Aurrera egiten duen neurrian, arroaren hondoko eta alboko haitzak higatzen ditu.
·        MORRENAK: Glaziar batek garraiatutako materialen metaketa da. Glaziarraren alboetan (alboko morrenak),  glaziarren puntan (aurreko morrena), bi glaziar elkartzean sortutako glaziarrenen erdian (erdiko morrena), eta glaziarren hondoan (hondoko morrena) eratzen dira nagusiki.























c.- Mendi-oineko glaziarrak lautadetara heltzen direnean eramaten  dituzten abaniko formako eremu zabalak dira. Glaziarrak bukatzen den tokian izotza urtu egiten da eta aintzira glaziarra sortu daiteke.

Urak edo haizeak, edo biok batera, eragindako higaduraren ondorioz sortzen dira. Lurpeko urak kare harria aurkitzen duenean harria deskonposatu eta hautsi egiten du eta milaka urteren buruan lur azpian zulo handi bat uzten du: haitzuloa.
Ur tantak kobazulotik behera doazenean gatz mineral eta kare harri arrastoa uzten dute sabaiean; urte asko pasa eta kare harriz osatutako  estalaktitak sortzen dira. 
Sabaiko tantak erortzean lurrean uzten duten kare harriaren arrastoa metatu egiten da, poliki poliki estalagmitak sortuz. 
Estalaktitak eta estalagmitak elkartzen direnean zutabeak sortzen dituzte; zutabe horiek batzutan 30 m-raino iritsi daitezke.

LURPEKO URAK
http://webgunea.andoainikastola.net/txanela_6/glaziarrak/glaziarrak_sarrera.swf
Lurrazalera erortzen den ura lur iragazkorretatik barneratzen da geruza iragazgaitz bat topatu arte eta han gelditzen da. Lur geruza iragazkor eta iragazgaitzaren  artean urtegi asko dago eta lurrazpiko ibaia bihurtu daiteke.
Ur horrek irteera aurkitzen duenean lurrazalera ateratzen da eta 
  iturburuak  sortzen dira.

BIZIDUNAK
Sustraiak lur barnean daude, eta beraiei esker eurialdietan lurra ez da hainbeste higatzen.
Landaretza urriko lekuetan, sustrairik ez dagoenez, eurialdietan urak higadura-lan sakona egiten du. Landareen sustraiak hazten diren neurrian, harrien pitzaduretan sartzen dira, harriak puskatan zatitzen dituzte, eta haitzak harri eta hauts bihurtzen dituzte. 

Animaliek ere lurrazalaren aldaketak eragiten dituzte. Moluskoek eta itsas trikuek itsas labarretan zuloak egiten dituzte.
Untxiek adibidez, lurra harrotu eta ahultzen dute, gordelekuak eraikitzeko eta horrela aldaketak eragiten dituzte.

Bizidunak, hiltzen direnean hezurdurak pilatu eta sedimentu handiak sortzen dira. Gizakiak lurrazalean eta paisaian aldaketa asko eragiten ditu.