Talkaren eraginez sortzen dira lurrazaleko tolesdurak eta failak. Tolesdurak txikiak edo handiak izan daitezke. Mendikaterik altuenak tolesduraren ondorioz sortuak dira.
- Tolesdura motak: zuzena, inklinatua eta etzanda.
Mendien aldaketak sortzen den momentu beretik hasten dira; poliki-poliki haizeak, izotzak, elurrak eta euriak mendia higatu egiten dute, forma biribilagoa eta lauagoa hartzen dutelarik. Geruzak ez dira beti tolestatzen. Arrokak luzatu, kurbatu eta puntu ahuletatik banatzen dira. Haustura hauei Failak deritzote.
- Faila motak: normala, alderantzikoa eta urratze-faila.
Lurraren
barnealdetik magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko
irikiguneari SUMENDIA deritzo. Kanporatutako materialen metaketaz
sortutako tontorra edo mendia da. Magma litosferako zirrikituetatik
igo eta irtetzen da sumendiaren erupzioetan.
Magmak
egindako bideari tximinia deritzo, horren ahoa kraterra deitzen da.
Sumendiak kanporatzen duen magma laba deritzo. “Laba” hozten
denean, harria bihurtzen da. Horrela sortzen dira magma harriak.
Sumendiek urteak irauten dituzte pizturik; batzuetan itxi egiten direlako itzali egiten dira. Bostehun sumendi daude gutxi gorabehera. Gehienak su gerrikoan kokatzen dira. Sumendi baten temperatura 1.000ºC izan daiteke. Sumendi asko pizturik daude munduan, adibidez: Etna, Hekia, Mauna Loa, Pinatubo eta Sthelens.
Sumendiek urteak irauten dituzte pizturik; batzuetan itxi egiten direlako itzali egiten dira. Bostehun sumendi daude gutxi gorabehera. Gehienak su gerrikoan kokatzen dira. Sumendi baten temperatura 1.000ºC izan daiteke. Sumendi asko pizturik daude munduan, adibidez: Etna, Hekia, Mauna Loa, Pinatubo eta Sthelens.
--
-----
LURRIKARAK, ITSAIKARAK ETA TSUNAMIAK
LURRIKARAK, ITSAIKARAK ETA TSUNAMIAK
LURRIKARAK
Lurraren
barnealdean askatutako energiaren ondorioz, lurrazalean gertatzen diren
dardarei lurrikarak deritzo.
Lurrikaretan
askatutako energia lurrazalera hedatzen da, norabide guztietan. Animaliek
lurrikarak sentitu ahal dituzte, normalean herri batean lurrikarak gertatu
baino lehen animaliak urduri jartzen dira.
Lurrikara
sortu den tokia hipozentroa da, hau da barneko gunea. Hipozentrotik
hurbilen den lurzoruko puntuari epizentroa deritzogu, goiko gunea.
Lurrikarek
minutu gutxi irauten dute eta segundo gutxitan amaitzen dira. Sumendiak ugariak
diren lekuetan, maiz gertatzen dira lurrikarak, oso bortizak gainera. 1923-an
Tokioko lurrikara 143.000 hildako utzi zituen.
TSUNAMIAK ETA ITSASIKARAK
Lurrikarak
itsaspean gertatzen badira itsasikarak dira, eta izugarrizko olatuak sortzen
ditu, tsunamiak izenekoak. Tsunamiek, kalte handiak eragiten dituzte, etxeak
eta herriak txikituz.1735-ean
Lisboako txikizioa gertatu zen olatuek
eraginda.